Lakuntzako kultura diagnosiaren aurkezpena

Guaixe 2016ko aza. 18a, 14:12

Larunbatean, 18:30ean, Lakuntzako kultur etxean

Lakuntzako Udaleko Kultura Batzordeak herriak kultura arloan duen egoera aztertu eta aurrera begirako plangintza osatzeko diagnosia egin du. Lakuntzarren iritzia jasotzeko Internet bidezko inkesta zabaldu zuen. Haren bidez, herritarrek duten denbora librea noiz eta non pasatzen duten, eginen lituzketen jardueren inguruan, egungo kultur eskaintzaz eta herriko eragileek sustatzen dituztenez galdetu zieten. Udalak ere lakuntzarren behar eta proposamenak jaso zituen prozesu horren bitartez. Lakuntzan kulturak duen diagnosia bihar aurkeztuko dute.