Goierriko bakarlaria eta euskal raperoak

Guaixe 2016ko aza. 18a, 11:32

Gaur, 22:30ean, Lakuntzako kultur etxean.

Jimmy Muelles eta Zesura goierritarrak ariko dira gaur Lakuntzan. Jimmy Muelles, Mantala No! Taldeko kide ohia, bakarlari gisa ari da orain. Goierriarra, aurretik punk taldeetan aritu zen, baina erregistroa aldatu eta kantautore bihurtu zen. Orain, akustikoan, kantu biluziak jotzen ditu, hitzetan  anarkopunkatik gertu daudenak. Argitaratu berri duen laugarren diskoa aurkeztuko du: ladridos de pájaro. Hamar kantu eta haietan heriotza presente dago.


Zesura euskal rap hirukoa Adur Coliasek (disko-jartzailea) eta Jon Mendizabalek (ahotsa) eta Igor Barrerosek (ahotsa) osatzen dute. Txikitatik rap-zaletuak. Musika eta poesia uztartuz sortzen da rapa. Hau da, gaia zehaztu, hitzak lotu, errimak egin, eta erritmo eta musika on bat sortzen dute. Euren pentsamendua zabaltzea dute helburu, jendarteari ikuspegi desberdinak eskainiz. Joan den urtean Hiru gehi lau bat da abestiaren bideokliparekin Euskal Hip Hop Herriak sortutako txapelketa irabazi zuten.