Nafarroan Abesbatzak zikloak Leitzako Jeiki abesbatzaren kontzertua ekarriko du Lakuntzara. Nafarroako Abesbatzen Elkarteak antolatzen du zikloa eta haren helburua da elkarteko abesbatzen eguneroko lana herrialdean bertan erakustea. Ziklo beraren barruan Etxarri Aranazko abesbatza Asteraingo elizan ariko da, bihar bertan, 19:30ean.
Jeiki abesbatzaz
Nekane Piñuela Irisarrik 2012ko irailaz geroztik zuzentzen du Jeiki abesbatza, ordura arte zuzendari bakarra izan zuen abesbatzak, Florencio Irurtia. Leitzako Agrupacion Coralen lekukoa hartuz sortu zuten Jeiki, 1974an. 45 ahotsekin abiatu zen, baina 52 ere izan ditu. Javier Bello Porturen esanetara aritu izan da abesbatza. Musika kultuko hainbat pieza ondu ditu bere ibilbidean: Rossini, Haendel, Bach, Schubert, Mozart… Sinfonietta Academica orkestrarekin hainbatetan aritu da Jeiki, bakarlari entzutetsuak lagun zituztela. Euskal Herrian, Katalunian eta Espainian eman ditu kontzertuak. Jieki abesbatzaren azken ikuskizunetako bat Lesakako bandarekin eta Leitzako dantzari eta txistulari taldearekin izan da.
Abesbatzaren aurreneko hamarkadan, Irurtia zuzendariak abesbatza trebatzeko erabili zituen lehiaketak. 1979an Ejea de los Caballerosko lehen saria eskuratu zuen. 1982an eta 1983an Tolosako Abesbatzen Lehiaketan 4. izan ziren eta Euskal Abesbatza onenaren saria eskuratu zuen. 1983an Galesko Llangollen lehiaketan 36tik 8. bukatu zuen eta kantatzea beharrezkoa zen polifonia obraren interpretazioagatik 2. saria eskuratu zuten.
Kantuen zerrenda | |
Sicut cervus | Giovanni Pierluigi |
An irish blessing | Moldkt. James E. Moore jr. |
Signore delle cime | Giuseppe de Marci |
Adiemus | Karl jenkins |
Amazing grace | Mold. Eric Wyse |
Mr. Sadman | Pat ballard |
Hallelujah | Leonard Cohen |
Oh! Susanna | Mold. Alice parker |
The boogie woogie bugle boy Don Raye | |
Only you | Clarke |
Ol´ man river | Jerome Kern |
What a wonderful world | Mold. Mark a. Brymer |
Only you | The Platters |
Shenandoah | Mold. James Erb |
Java jive | Mold. Kirby Shaw |
Words | Anders Edenroth |