Gorka Karapeto eskalatzailearen hitzaldia Lakuntzan

Guaixe 2016ko abe. 2a, 09:09

Gaur, ostiralean, 20:00etan, Lakuntzako kultur etxean

Lakuntzako Zabalarte Mendi Elkarteak gonbidatuta, Gorka Karapeto Arrue eskalatzaile ezaguna Lakuntzan izanen da gaur, 20:00etan, Lakuntzako kultur etxean. “Hatzak estuturik” izenburupean, bere ibilbideari buruzko hitzaldia eskainiko du Euskal Herriko eskaladako erreferentzietako bat den eskalatzaile azpeitiarrak.
Karapetok haitzetan eskalatzea gustuko du bereziki, eta 9a mailako bideak eginak ditu, Tarragonako Estado Critico eta Huescako Vadilloko Supernowa, tartean. Kirol eskalada mailako bideetan eta maila alpinikoetan bikain moldatzen da Karapeto, eta, horretaz gain, Iruñeko Rocopolis eskalada zentroan aritzen da irakasle.