Historia-memoriari eskainitako asteburua

Guaixe 2016ko abe. 16a, 09:48

1936ko estatu kolpea eta ondorengo errepresioa gogoan izanen dituzte asteburuan Lakuntzan. Udalak prestatutako egitarauan Jose Ramon Urtasun Rekalde margolari iruindarraren pintura erakusketa ikusgai izanen da, gaur arratsaldetik igande arratsalderaino. Autobus de la Memoria elkarteak sustatutako erakusketa horretan Urtasunek garai hartako gertakari ilunen inguruko apunte modukoak eskaintzen ditu.

Margolariak berak larunbatean, 19:00etan, eginen den ekitaldian parte hartuko du. Lakuntzan estatu kolpeak zein eragin izan zuen labur gogoraraziko dute 80. urteurrenean. Memoriari eskainitako asteburua despeditzeko, igandean, 19:00etan, Helena Taberna zuzendari altsasuarraren La buena vida filma emanen da.