Urteari agur eta ongi etorri, mendian

Guaixe 2017ko urt. 3a, 10:33

Errege egunean Beriainera joko dute mendizaleek eta igandean Bargagainera

Sakanako mendizale askok 2016 urteari agurra eta ongi etorria mendian eman zioten. Esaterako, Irurtzungo Iratxo eta Pikuxar taldeetakoak Ergara joan ziren abenduaren 31n, Lakuntzako Zabalartekoak Lakuntzaskoarrira eta Altsasuko Mendigoizaleak eta Olaztiko Sutegikoak Aizkorrira.

Errege egunean Beriainera eta igandean Bargagainera
Sakanako Mendizaleak taldekoak, urtero moduan, errege egunean Beriainera joko dute. Eta igandean, Altsasuko Mendigoizaleak taldeak antolatuta, urteari ongi etorria emateko Bargagainera igoko dira altsasuarrak, goizeko 8:00etan aterata. Goian hamaiketakoa eta festatxoa egonen da.