Txori askeen unea heldu da lelopean Hatortxurock jaialdiak bere 20. edizioa Lakuntzan eginen du. Garilaren 27tik 30era bitartean jaialdian parte hartuko duten taldeen izenak ezagutarazten hasi da antolakuntza. Kontzertua emanen dutenen artean daude: Talco, Kop, Tremenda Jauria,, Estricalla, Soziedad Alcoholika, Kaotiko, Lagrimas De Sangre, Iseo & Dodosound, Huntza, Kaos Urbano, Narco, Anestesia, Glaukoma eta Skakeitan. Gainera, Hatortxurock 20n urteko kontzertu bakarra emateko elkartuko diren taldeak ere izanen dira: Des-kontrol, Kerobia, Bizardunak, Ekon, Inadaptats eta Ehun Kilo. Antolakuntzak talde gehiagoren emanaldiak iragarriko ditu aurrerago.