San Saastinak festa egutegia musteko

Guaixe 2017ko urt. 19a, 15:41

Sakanako herrietako festen egutegia ihabardarren abenduaren 26an Doneztebe ospatuz itxi zuten eta  hiru asteren ondoren ibarreko aurtengo lehen festak hemen ditugu: Lakuntzako San Saastinak. Gaur arratsaldetik igandera festa giroa nagusi izanen da Lakuntzan. Fuerte hasten dira lakuntzarrak festarekin, piperropil lehiaketa eta danborradarekin. Hurrengo egunean ermitan elkartuko dira eguerdian. Arratsaldean danborrada txikiaren eta Alkate-dantzaren txanda izanen da. Asteburu jendetsua espero da, eta bisitariak hartzeko egitarau oparoa prestatu du udalak, zeinetan ez den dantzaldirik, zezensuzkorik edo kirolik faltako.


Egitaraua
Ilbeltzak 19, osteguna
18:00etan Txupinazoa.
18:30ean Txapelketan parte hartu behar duten Piperropilak udaletxean utzi.
18:30ean Txokolate-jana, gurasoek emana.  
19:00etan Piperropil txapelketa.
19:30ean Buruhandiak.
20:00etan Auzatea.
20:00etan Dantzaldia Elebitan taldearekin.
21:00etan Zezensuzkoa.
00:00etan Danborrada plazan.

Ilbeltzak 20, ostirala
6:00etan Aurora.
11:00etan Erromeria San Saastin baselizara.
12:00etan Meza San Saastinen.
13:00etan Auzatea Lakuntzako Pertza elkarteak eskainia.
18:30ean Danborrada txikia plazan.
18:30ean Elai-Alai dantza taldearen emanaldia plazan.
19:00etan Alkate dantza.
19:30ean Buruhandiak
20:00etan Dantzaldia DJ Bull-ekin.
20:00etan Auzatea.
21:00etan Zezensuzkoa.
00:00etan Dantzaldia DJ Bull-ekin.

Ilbeltzak 21, larunbata
12:00etan Erraldoiak eta buruhandiak.
13:00etan Auzatea.
13:00etan Karrika dantza plazan.
17:00etan Sakanako Pilota Txapelketako finalak.
18:30ean Umeendako herri kirolak plazan.
19:30ean Buruhandiak.
20:00etan Auzatea.
20:00etan Dantzaldia Oharkabe taldearekin.
21:00etan Zezensuzkoa.
00:00etan Dantzaldia Oharkabe taldearekin.

Ilbeltzak 22, igandea
11:00etan Puzgarriak pilotalekuan.
11:00etan Alebinen futbol txapelketa parkean. Lagun Artea-Sutegi.
13:00etan Auzatea.
13:30ean Aizkolariak plazan.
16:30ean Puzgarriak pilotalekuan.
20:00etan Auzatea.
20:00etan Dantzaldia Iñakirekin.
21:00etan Zezensuzkoa.