Eskolak liburutegia mustu du

Guaixe 2017ko urt. 12a, 19:41

Eguberritako oporretatik bueltan Luis Fuentes herri eskolak liburutegia mustu du. Hori posible egin dute guraso elkarteak emandako diru-laguntza eta eskolako familia batzuk egindako auzolanek. Ordu asko sartu dituzte garbiketa egiten, materialak sailkatzen eta berritzen, margotzen, argi indarra sarea, apaintzen, altzari berriak jartzen. Horri guztiari esker “espazio zabal, berri eta erakargarriaz gozatzeko aukera dugu”, azaldu digute eskolatik. Aldi berean, liburutegiaren berritzean parte hartu duten guztiei “esker ona” azaldu diete.