Errefuxiatuendako materiala bilduko dute Lakuntzan

Guaixe 2017ko urt. 22a, 12:03

Neguari aurre egiteko arropa eta bestelakoak jasoko dituzte Greziara bideratzeko, astelehenetik ostiralera, apaizaren etxean.

Lakuntzar batzuk Grezian dauden errefuxiatu guneetan lan egin duen pertsona batekin harremanetan jarri dira. Pertsona horrek gaur egun bertako kanpamenduetan duten behar larrien berri die, eta, muturreko egoera horri nolabaiteko erantzuna eman nahian, Lakuntzan material bilketa egitea erabaki du talde honek. 

Neguari aurre egiteko behar direnak
Greziako errefuxiatu kanpamenduetan aurtengo negu gogorrari aurre egiteko premiazkoak direnak eta Lakuntzan bilduko direnak: neguko arropa, toallak, lo egiteko zakuak, barruko arropak, legginsak edo mallak, txandalak, galtzetinak, zapatak...

Non eta noiz
Greziako errefuxiatu kanpamenduetara bideratzeko arropa bilketa Lakuntzako apaizaren etxean egingo da, astelehenetik aurrera,  asteleheneetik ostiralera bitartean, goizeko 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Lakuntzarrei ekimenean parte hartzeko deia egin diete.