Sakanako Futbol Topaketak: benjaminen txanda

Guaixe 2017ko urt. 27a, 09:27

Benjaminen mailako 5. jardunaldia jokatuko da igandean Lakuntzan. Kimuen mailako txapelketak atsedena hartuko du otsailaren 19ra arte

Sakanako Mankomunitateak Sakanako futbol kluben laguntzarekin antolatutako Sakanako Futbol Topaketen barruan, igandean benjaminen mailako 5. jardunaldia hartuko du Lakuntzan. Kimuen mailako txapelketari dagokionez, ilbeltzaren 22an 8. jardunaldia jokatu zuten eta otsailaren 19ra arte atsedenaldia izango dute.

Sakanako Futbol Topaketak
Benjaminen 5. jardunaldia (igandean Lakuntzan)
10:00etan: Mediolanum – Seguros Sayas
10:50ean: Urdiain – Etxarri Aranatz
11:40ean: Sutegi – Lagun Artea 1
12:30ean: Txartel – Lagun Artea A