Igandean, Donostian, II. Herri Ametsa Talaia Mendi Krosa jokatu zen, 14,5 km-ko proba. 215 korrikalarik osatu zuten proba eta Beñat Katarain lakuntzarra izan zen txapelduna (1:06:49), Ignacio Tanco donostiarrari minutu pasa aterata (1:07:58). Emakumezkoetan Eskoriatzako Alizia Olazabal (1:22:04) gailendu zen. Denboraldiari primerako hasiera eman dio korrikalari lakuntzarrak.