Lakuntzako Gure Esku Dagok erabakitze eskubidea praktikan jarri nahi du garagarrilaren 18an. Galdeketa iragarri dute egun horretarako. Baina hura egin ahal izateko, aurretik Lakuntzako erroldan daudenen %10en sinadurak behar dituzte gutxienez. Sinadura bilketa horri azken bultzada eman asmoz, bihar, inauteri-ospakizunekin batera, Gure Esku Dagoko kideek sinadurak bilduko dituzte. Plazan izanen da, 12:00etatik 13:00etara.