Kinto festako protagonista 16 kinto eta 11 kinto gazte izanen dira aurten. Honakoak dira 16ak: Joseba Galindo, Andoni Escuredo, Ariane Andueza, Gaizka Sagastazu, Javier Lopez, Leire Berjera, Leire Meaza, Maria Zubillaga, Mikel Agirre, Miren Agirre, Munia El Marhoum, Rosmary Ozonia, Saioa Aranzasti, Cristian Jimenez, Migel Gomez eta Nekane Mendieta.
Guztiak astelehen goizean elkartuko dira eta euren eske saioa udaletxean abiatuko dute. Handik abiatuta, herri guztian barna ariko dira eskean. Goizean, indarra hartzeko, kinto baten etxean gosalduko dute. Gero bazkal garaira arte segituko dute parrandarako diru bilketan. Bazkaldu ondoren, asmo berarekin kaleratuko dira kintoak. Majo afaldu ondoren parranda Tolosako ihoteetan despedituko dute. Haiekin batera, autobusean hainbat herritar joanen dira.
Asteartean gosaltzera elkartuko dira gazteak eta kinto-eskean segituko dute. Etxe eta lantegi guztiak pasako dituzte, euren ospakizuna pagatu ahal izateko. Uharte Arakil, Etxarri Aranatz eta Urdiaingo trikitilarien laguntzaz eginen dute kinto-eskea. Bazkari-afariak herrian egin ondoren, gazteak Altsasuko ihoteetan bukatuko dute euren ospakizuna.