Irurtzunen, Lakuntzan, Arbizun, Urdiainen, Altsasun, Olaztin eta Ziordian erabakitzearen inguruko herri galdeketak eginen dituzte garagartzaroaren 18an. Herri bakoitzean Gure Esku Dagoko taldeak sortu dira eta urte hasieratik galdeketa babesteko sinadura bilketa egin dute. Herri bakoitzeko erroldaren %10 behar zuten horretarako gutxienez. Sinadura bilketak despeditu dituzte eta Sakanako Gure Esku Dagok Lakuntzan igandean antolatu duen ekitaldian balorazioa eginen dute. 12:00etan izanen da, kultur etxean. Gainera, ekimeneko aurpegi ezaguna den Angel Oiarbidek hitzaldia emanen du.