Gure kantari txiki-handien sormen jaialdia

Guaixe 2017ko mar. 17a, 14:38

Igandean, 18:00etan, Lakuntzako kultur etxean.

Aurtengo Nafarroako Haur eta Gaztetxo Kantarien Jaialdiak lau izanen dira guztira.
Aurrenekoa Zangozan izanen da bihar. Merinalde buruari Lakuntzak hartuko dio lekukoa etzi. Lesaka (hilaren 25ean) eta Orkoien (apirilaren 1ean) segituko diote. Azken jaialdi handia Tafallan izanen da apirila akaberan. Banaka, binaka edo taldeka euskal kantak abesteko aukera izanen dute horietan sortzaile gaztetxoak. Lakuntzan zortzi talde eta bikote bat ariko dira. Guztira 150 kantari, eta haiek laguntzen 13 musikari.

Nafarroako Haur eta Gaztetxo Kantarien Jaialdiak hemen dira. 6 eta 16 urte bitarteko haur eta gaztetxoen artean kantu zaletasuna sustatzea helburu dute jaialdiok. Horrekin batera elkarlanean lan egiteko eta beste herrietako adinkideekin erlazionatzeko aukera ematen dute jaialdiek. Nafarroako Kantuzaleen Elkarteak antolatzen zituen jaialdia, baina diru-laguntzak bertan behera gelditu ondoren lekukoa  Amaia Dominguez Gonzalo Tafallako ikastolako irakasleak hartu zuen. Hainbat laguntzailerekin batera errealitate bihurtu dute jaialdia atzera ere,

Lakuntzako parte-hartzaileak
Taldea                                           Kantua                               Egilea        

Sanduzelaiko eskola (11-12 urte)    Aldapan gora                     Huntza

Lakuntzako eskola (6-8 urte)    Astonauta tronpeta flauta        Ene kantak

Lakuntzako eskola (8-9 urte)    Euskharan                        En Tol Sarmiento

Lakuntzako eskola (19-10 urte)    Airea                                  Enkore

Lakuntzako eskola (10-11 urte)    Zirkorrika                  Jarauta 69 eta Oreka Tx

Lakuntzako eskola (11-12 urte)    Balearen bertsoak                Herrikoia

Lakuntzako eskola (10-11 urte)    Ilargia                               Ken Zazpi
 
San Saastin musika eskola (8-12)    Arbolatik hostoa                Oskorri