Oibarreko abesbatza Lakuntzan

Guaixe 2017ko mar. 24a, 12:34

Larunbatean, 19:00etan, Lakuntzako kultur etxean.

Nafarroako Abesbatzen Federazioak antolatzen duen Abesbatzak Nafarroan zikloaren barruan, Oibarreko Aritza koralak Lakuntzan ariko da bihar. Fernando Otano Navarrok zuzentzen duen abesbatzak polifoniak eta folkloreak osatutako errepertorioa eskainiko du.

Oibarreko abesbatza 1974 urte aldera sortu zen, Aritza teleclub elkarteak kantuzale talde bat elkartu eta Alvaro Aldunate Sadaren zuzendaritzapean hasi zirenean. Aurreneko Aritza abesbatza hura 11 urtez egon zen martxan. 1989an iAngela Burgete Zapatak izena berrartu eta 20 bat neraberekin abesbatza osatu zuen, haur abesbatza. Ahotsen aldaketarekin eta jende berriarekin, pixkanaka abesbatza misto batean bihurtu zen. Gaur egun 27 kide ditu. 1999an Iñigo Aldunate Burgetek zuzendaritzan lekukoa hartu zuen eta hari Nerea Aldunate Burgetek 2005ean. Duela bi urte hil zen eta Otanok zuzentzen du ordutik.

Abesbatzak azken urteetan gero eta kontzertu gehiago eman ditu. Hego Euskal Herrian eta Madrilen, esaterako. Polifonia, folklorea eta Erdi Aroko kantuak daude bere errepertorioan. Azken horiek herriko Erdi Aroko azoketan eskaintzen dituzte. Herrian udaberri eta egunerri kontzertuak eskaintzen ditu, hainbat estilotako piezez osatuta. Eskualdeko hainbat kultur erakunderekin eta hainbat ekitaldietan aritu da ere.