Lakuntzako Udalak garbiketako lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin du. Kontratatutako pertsonak Luis Fuentes eskola publikoa garbitzen ariko da lanean. Haren lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, baina, printzipioz, 6 ordukoa izanen da. Lan-egutegiak eskolak ikasturte bakoitzerako onartzen duenarekin bat eginen du. E mailako soldata jasoko du langileak. Lanpostuan interesa dutenek euren eskabideak udaletxean aurkeztu ditzakete, bihartik hasita 30 egunetan.