Euskararen kale erabileraren neurketaren datu aurkezpena

Guaixe 2017ko mai. 14a, 12:49

Astelehenean, 19:00etan, Sakanako Mankomunitateak Lakuntzan duen egoitzan.

Soziolinguistika Klusterrak, Sakanako Mankomunitatearen laguntzaz, ibarreko hainbat herritan euskara zenbat erabiltzen den neurtu zuen 2016an. Euskararen erabileraren datuak, ezagutzarekin eta herritarrek hizkuntzekiko duten jarrerarekin batera, oinarrizko elementuak dira hizkuntza politika egokia egiteko. Hiru arlo horietan jasotako datuetan oinarritzen dira hizkuntza normalizatzeko planteamenduak. Beraz, euskararen normalizaziorako datu garrantzitsuak aurkeztuko dituzte astelehenean. Halako neurketak 1989an, 1993an, 1997an, 2001ean, 2006an eta 2011n egin dira ere.