Hatortxu Rock-eko egunez-eguneko emanaldiak zehaztu dituzte

Guaixe 2017ko mai. 15a, 14:38

Hatortxu Rock-eko auzolanak Lakuntzan igandean hasi ziren. Hilaren 27an eta 28an segituko dute.

Ostegunean 18 talde ariko dira, ostiralean 29, larunbatean 28 eta igandean 13.

Lau egun, 96 ordu, 85 talde. Horiek dira Hatortxu Rock musika jaialdiaren datuetako batzuk. Euskal preso politiko, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko musika jaialdiak garilaren 27tik 30era izanen da, Lakuntzan. 20. edizioan egunez egun ariko diren taldeak zein izanen diren jakinarazi du antolakuntzak. Jaialdi guztirako txartela 70 eurotan eskuratu daiteke Internet bidez. Eguneko txartelak garagartzaroaren 6an jarriko dituzte salgai.

Sarreren prezioak      
Eguna Aurretik* Bertan Talde kopurua
Osteguna 30 40 18
Ostirala 35 45 29
Larunbata 35 45 28
Igandea Doan Doan 13
Lau egunak 70 90 85


Jaialdiaren zergatia
Jaialdiaren antolatzaileek hura antolatzearen arrazoiak gogorarazi dituzte: “338 euskal herritar daude oraindik espainiar zein frantziar estatuetako espetxeetan dispertsatuta, honek senide eta lagunentzat suposatzen duen zigor eta bizi zein arrisku ekonomiko guztiekin. Beste ehunka herritar dira Euskal Herrira itzuli ezin direnak.  Horregatik, egoerak honela dirauen bitartean Hatortxu Rockek lanean jarraituko duela berresten dugu. Denak etxean izan arte. Beraz, Hatortxu Rock 20 antolatzea, beharrezkoa baino, ezinbestekoa da”.

Euskal jendarteari Lakuntzako jaialdian parte hartzeko deia egin diote: “bada garaia gatazka hau errotik hartu eta konponbide bat bilatzeko. Eta horretarako ezinbestekoa da errepresioa pairatzen duten herritarrak etxera itzultzea. Egun horrek ez du etorkizuneko egun bat izan behar, egun horrek gaur izan behar du”.

Egitaraua
Garilak 27, osteguna
Estricalla, Proco Bravo, El Sonido de la Metralla, Green Valley, Strombers, Def Con Dos, Skakeitan, Narco, Leihotikan, Tximeleta, Elepunto vs Jotatxo, El Diluvi, Dakdarria, Raperos de Emaus & The Titanians, Sorkun, Soziedad Alkoholika, Willis Drummond eta Esne Beltza.

Garilak 28, ostirala
Betagarri & Xavi Sarrià eta Miquel Gironès (Obrint Pas)*, Gatillazo, Amparanoia, Berri Txarrak, Su Ta Gar, Josetxu Piperrak & The Riber Band, Chti Chat Sex Band, Tremenda Jauria, Lendakaris Muertos, Gatibu, Lurra, Sara Hebe, Glaukoma, Mafalda, Arkada Social, Kop, Liher, Hesian, Anari, Lagrimas de Sangre, Hibakusha, Occhi Di Farfalla, Doctor Deseo, Trikidantz, Talco, Kaos Urbano, Governors, Reviverb live! eta Ehun Kilo.

Garilak 29, larunbata
Juantxo Skalari & La Rude Band, Des-Kontrol*, Vendetta, El Corazon del Sapo, Los Zopilotes Txirriaos, Zoo, Kaotiko, Inadapats*, Non Servium, Revolta Permanent, Reimy dj, Bad Sound, Zea Mays, Auxili, Jo & Swiss Knife, Bizardunak*, Riot Propaganda, Kerobia*, Akerbeltz, Txarango, Dremen, The Guilty Brigade, Iseo & Dodosound, The Icer Company, Ekon*, Txuma Flamarique & The Zaratamakers eta Anestesia.

Garilak 30, igandea
Ken Zazpi, Oreka TX, Zartako-k, Irrien Lagunak, Gozategi, Porrotx, Enkore, Skontra, Huntza, Bultz, Alerta Gorria, Itaca Band eta Izerdi Gorria.

*Aurten kontzertu bakarra emanen duten taldeak