guaixe.eus

Bertako produktuen azoka igandean

  Gizartea  Lakuntza

Bertako ekoizleei bulkada emateko ideiarekin segitzen du Lakuntzako Udalak. Horregatik, berreskuratu zuen herriko azoka joan den urtean. Bertako ekoizleen eta artisauen produktuak lakuntzarren eta bisitarien eskura jarriz haiek ezagutzera eman eta tokiko ekoizpenen kontsumoa sustatu nahi du horrela udalak.

30 bat salmahai izanen dira guztira. Bertako ekoizleak, gehienak, plazan izanen dute euren tokiak eta Mikel Arregi kalean izanen dira artisauak. Aurrenekoen salmahaien artean dabiltzanak txistorrak, gazta, pastelak, goxokiak eta bestelakoak opatuko ditu. Bigarrenen postuetan poltsak, bitxiak eta gehiago opatuko ditu. Gainera, 11:00etatik aurrera, eliz dorrearen ondoan dagoen karpan cava gunea zabalduko da. Han bertan Nafarroako txekorra eta basatxerria menua duen herri bazkaria izanen da.

Eguerdian, bestalde, Lakuntzako azienda erakusketa eginen da eta behiak, ardiak, ahuntzak, pottokak, zaldiak, txakurrak… ikusteko aukera izanen da.

Egitaraua
10:00etatik 15:30era Bertako produktuen azoka.
    Artisau produktuen txokoa.
11:00etan Cava gunearen irekiera.
12:00etan Ganadu erakusketa.
12:30ean Sega erakustaldi herrikoia, eliza atzean.
13:00etan Aizkolariak, plazan.
14:30ean Herri bazkaria, cava gunean.

Oharra: 

Igandean Mikel Arregi kalea, plaza inguruan, eta erdiguneko beste kale batzuk oinezkoendako izanen dira.

Bertako ekoizleak    
Postua Arduraduna Salgaia
Utxama gazta Idoia Resano Igoa Ardi gazta
Isidro Arregi harategia Isidro Arregi Txerri hestekiak
Postiñeneko gazta Gorka Flores Unzilla Ardi gazta
Vialdeagurea Aroa Gorriti Eztia
Mañeko Iratxe Del Barco Pastelak
Reino De Navarra Ismael Jimenez Barazki kontserba
Migeltxo Saralegi Mieltxo Saralegi Taloak
Oiaralda SL Iosu Rodriguez Barazkiak
Sojo Natura Ioseba Jokin Ordoki Belar kremak
Xabi Aizpeolea Xabi Aizpeolea Ardi gazta
Goiuri gozotegia Leire Belaustegi Rejado Pastelak
Ollaondo Joxean Iturralde Arrauntza ekologikoa
Lezaetako Ogia Itziar Egigadu Ogi ekologikoa
Jamones Mendiola Fco. Javier Agirrezabal Urdaiazpikoa
Gastaka Barbara Enrique Gastaka Pastelak
Erlantz Ioseba Villacorta Eztia
Hatortxu Rock Hatortxu Rock Rock kontzertua
Ledeako ardandegia Laura Sauleda Ardoa
Agirre Harategia Jose Mª Agirre Txerri hestekiak

 

Artisauak  
Artisaua Salgaia
Pedro Maria Olea Armendariz Zurezko Jostailuak
Alazne Juaniz Ezpeleta Arropa
La Casa De Las Arañas Zeramika
Xabier Iturrioz Garmendia-Mª Carmen Del Rio Oinetakoak
Ioseba Gurrutxaga Leatxe Erraldoiak / Kilikiak
Tomas Mauleon Zurezko osagarriak
Julio Molinuevo Boyarizo Zurezko Jostailuak
Jose Luis Anso Zelaieta Ezpelezko goilarak
Maria Esparza Belarritakoak / Zeramika
Enara Insausti Argazki-albuma
Iñaki Lacalle Zubiria Zura

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa

Laguntzaileak