Sakana Competicion taldeko Garikoitz Flores Aristorena lakuntzarra (Brc B-49 Promoción) Espainiako Sportech Automobilismoko Mendi Txapelketako 2. Kategorian lehiatzen ari da, puntako pilotuekin batera. Orain arteko lasterketak kontuan hartuta, sailkapenean bigarrena da lakuntzarra, 76 punturekin, Cesar Rodriguez Alonso liderrarengatik 3 puntu eskasera.
Orain arte 4 proba jokatu dituzte; martxoan Esteponako igoera, apirilean Ubrique-Benaocaz igoera, maiatzaren 6an Falperrako Nazioarteko Arranpa eta maiatzaren 13an Fitora Nazioarteko Igoera, Asturiasen. Ondoko probak geratzen dira txapelketa erabakitzeko: ekainaren 17an jokatuko den Tamaimora igoera, uztailaren 15eko VII. Jupada ALP 2500, irailaren 23ko 32. Igoera La Santara eta irailaren 30eko Ordino-Arcalis igoera (Andorran).
Azkeneko proban, Asturiaseko Arriondasen jokatutako Fitora Nazioarteko Igoeran, Europa mailako puntako pilotuak bildu ziren, proba Asturias, Espainia eta Europako txapelketarako baliagarria baitzen. Espainiako Txapelketako 2. Kategorian Cesar Rodriguezek irabazi zuen (5:41.384) eta Garikoitz Flores izan zen bigarrena, 4.671ra.