Jaialdia auzolanean prestatzen

Guaixe 2017ko mai. 29a, 13:40

Hurrengo auzolana garagarrilaren 10ean izanen da.

Hatortxu Rock jaialdia behar bezala egin dadin aspaldi ari da jendea lanean. Bilera askoren ondoren  jaialdia hartuko duen tokia prestatzeko lanari ere heldu diote. Maiatzaren 13an aurreneko auzolana egin zen eta asteburu honetan horretan eman dute hainbatek: jaialdirako tokiak prestatzen. Sasiak mozteko makinekin, traktoreekin eta bestelakoekin aritu dira lanean garilaren 27tik 30era etorriko den jendetzarendako dena prest egon dadin.

Batzarra
Jaialdia prestatzeko hilero batzarra egiten da. Hurrengoa garagarrilaren 6an izanen da, 19:00etan, Lakuntzako udaletxeko batzar gelan.