Hatortxu auzolanera

Guaixe 2017ko eka. 9a, 13:45

Bihar, 8:00etan, plazan.

Garilaren 27tik 30era Hatortxu Rock jaialdia izanen da Lakuntzan. Hura hartuko duen ingurua behar bezala prestatzeko auzolanean ari dira. Txukuntze lan horietan parte hartzera gonbidatu dute antolakuntzatik. Orain arte bezala sasiak mozteko makinekin, traktoreekin eta bestelakoekin aritu dira lanean garilaren 27tik 30era etorriko den jendetzarendako dena prest egon dadin.