Lakuntzarrak auzoka elkartu eta aldamenekoekin afalduko dute. Jubilatu elkartean nahi duen guztiarendako sardina-jana prestatu dute. Suak ere auzoka piztuko dituzte 22:00etatik aurrera eta elkarren ondoan bizi direnak ariko dira su gainean saltoka. San Juan bezperan ohikoa denez, ezkila-dorrera makina bat lakuntzar igoko dira. Edozeinek ezkilak jotzeko aukera izanen du 22:00etatik gauerdira arte. Orduan, ezkilak gelditzean, auzatea eskainiko da.