Herri-lurrei buruzko ikastaroa Lakuntzan

Guaixe 2017ko eka. 26a, 08:46

Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatutako ikastaroak herri-lurrak hiru ikuspuntutatik aztertuko ditu: teoria, Europa eta Nafarroako adibideekin historian izan duten garrantzia eta adibideen ikuspegietatik jorratuko ditu.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) berriro Sakana aukeratu du bere uda ikastaro bat emateko. Duela bi urte hondakinen kudeaketari buruzko ikastaroa hartu zuen Altsasun. Heldu den astearte eta asteazkenean, Lakuntzak Herri-lur eta herri-basoen itzulera. Historia eta esperientzia naturaren maneiuan ikastaroa hartuko du.

NUPetik azaldu dutenez, "XVIII. mende erdialdetik jabetza eredu zaharkitu eta ez eraginkortzat jo diren komunalak joan den mendeko 80ko hamarkadatik, teorikoki eta praktikoki, berreskuratu dute nazioartean". Unibertsitatetik gaineratu dutenez, "baliabideak kudeatzeko eredu horri epe luzean aniztasuna eta produktibitatea uztartzeko gaitasuna, konfiantza eta kohesioa  sor dezakeen elkartze dentsitatea eta sendotasuna eta aldatu ondoren berera bueltatzeko gaitasuna lotzen zaizkio".

Merkatuaren bidezko jabetza pribatuaren eta estatuaren jabetzaren artean herri lur eta basoak "hirugarren bide" gisa ikusiak dira, "tokiko taldeek baliabideak erabiltzeko autonomia eskaintzen duelako. Unibertsitatetik gaztigatu dute nazioarteko erakundeek garapenerako laguntza programetan jaso dituztela. Elinor Ostromek 2009an Ekonomiaren Nobel Saria jasotzeak ikuspegi aldaketa baieztatu omen zuen.

Egitura
Asteartea 27
9:00-9:15 Harrera. Ekainak 27
9:15-9:45 Hasiera-ekitaldia. Isabel Elizalde Arretxea, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurum. eta Toki Admistrazioko kontseilaria.
9:45-11:30 Herri-ondasunak diziplina anitzeko aztergaia. Hizlariak: Leticia Merino Perez (UNAM); Maria del Mar Delgado Serrano (U. Cordoba); Nuria Oses Eraso  (UPNA-NUP).
12:00-13:45 Esperientzia komunalak ikuspegi historiko batetik. Hizlariak: Jose Miguel Lana Berasain (NUP); Iñaki Iriarte-Goñi (U.Zaragoza); Ignacio Garcia Pereda (IHC Lisboa, EuroNatura).
16:00-20:30 Ateraldia. Aralar: Herri-lurretan eta herri-basotan ekoiztutako jakiak bateratzen. Patxi Razkin (Aralar Elkarteko lehendakaria) eta Aritz Ganboa jn. (abeltzaina).

Asteazkena 28
9:15-11:00 Esperientzia komunalak etorkizuneko ikuspegi batetik. Hizlariak: Antonio Ortega Santos (U.Granada); Pedro Alvarez-Icaza Longoria (CONABIO); Pilar Berrio eta Jon Pascal (Tafallako Udala).
11:30-13:30 Mahaingurua. Esperientziak, aukerak eta ikuspuntuak herri-baliabideen kudeaketan. Miren Eseverri (Herri-lurren Atala); Jokin Resano (Nekazaritza Ekologikoaren Sustapen Bulegoa); Gustavo Goiena (Zaraitzuko batzordea); Oskia Gorostiaga (Sakanako Garapen Agentzia); Rosa María Canals (UPNA-NUP); Nuria Osés Eraso(UPNA-NUP).
13:30-13:45 Akabera-ekitaldia.

Erlazionatuak

Hondakin kudeaketa gogoz

Guaixe 2015 ira 10 Sakana