Aurten ere Lakuntzako festak hasi baino lehen Guardetxera igoera herrikoia izanen da. Zabalarte mendi klubak antolatuko du lasterketa. Bere garaian, eta antzinako apustuetan oinarrituta, Guardetxe Igoera lasterketa antolatzen zen, Lakuntzako plazatik Aralarko Guardetxera igo eta jaisten zen lasterketa. Baina, txiki geratu zenez, lasterketa hori luzatu eta Lakuntza-Aralar Mendi Lasterketa antolatzen hasi zen Zabalarte. Orduko proba hori berreskuratu nahian Zabalartekoak festen hasierako egunean Guardetxe igoera antolatzen hasi ziren berriro, baina modu herrikoian, eta aurten ere horrela eginen dute.
Lakuntzako festak hasi baino lehen, agorrilaren 26an, 09:45ean abiatuko dira korrikalariak Lakuntzako plazatik. Korrikalariak Guardetxera igo eta jaitsi beharko dira. Aurreko urtean 17 korrikalarik osatu zuten proba eta Beñat Katarain (57:23) eta Anna Maria Lloveras (1:33:27) izan ziren azkarrenak.