Agorrilaren 5ean Itziarko Traila jokatu zen. Beñat Katarain korrikalari lakuntzarra hirugarrena sailkatu zen eta podiumera igo zen. Bestalde, garailaren 30ean Beñat Katarainek Skyrunner World Series txapelketa famaturako baliagarria den Skyrace Comapedrosa lasterketan parte hartu zuen, Andorrako Arinsalen. 21 km-ko proba gogorra zen, Arinsaletik abiatuta, 2.000 metrotik gorako mendietan barna. Tartean Coll de les Cases (1.958 m), Pic de les Fonts (2.748 m) eta Cumbre Comapedrosa (2.942 m) gainditu behar izan zituzten korrikalariek, atzera ere Arinsalera jaisteko, 2.300 metroko desnibel positiboa osatu eta gero. 288 korrikalarik osatu zuten proba eta Jan Margarit Solé izan zen azkarrena (2:35:36). Beñatek lan bikaina egin zuen eta 27.a sailkatu zen (3:12:18).