Lakuntzako Pertzako elkarteak antolatuta, lakuntzarrek igandean ospatu zuten Lakuntzako Pertza eguna. Goizeko 6:00etan abiatu ziren elkartetik, astoa lagun, eta bidean tripotak jatera gelditu ondoren, goizean goiz iritsi ziren Aralarko San Migel santutegira. Elkarteak 220 tripota eta 100 ardo litrotik gora banatu zituen, Biltokikoek dantzatu zuten eta lakuntzarrak Guardetxen bildu ziren bazkaltzera. Erromeriaren ondoren festak herrian jarraitu zuen.