Festen onena, iristear

Guaixe 2017ko abu. 28a, 14:06

Hatortxu Rock-ekoek piztu zuten Lakuntzako festen hasierako suziria. Haizeako topan, Altsasuko auzipetuak izan ziren gogoan.

Hatortxu Rock-eko ordezkari Endika Alonso eta Aitor Agirrezabal izan ziren festei hasiera eman zion etxajua piztu zutenak larunbat eguerdian. Lakuntzako Udalak elkartasun jaialdian izan ziren 20.000 pertsonetatik goraren jarrera goraipatu nahi izan du horrela. Baita hura antolatzeko auzolanetan parte hartu duten lakuntzarren lana aitortu ere. Agirrezabalek lakuntzarrek emandako laguntza eskertu ondoren piztu zuen etxajua.

Txupinazo garaian udaleko zinegotziek paparrean ikurrina handi bat zuen kamixeta banarekin atera ziren udaletxeko balkoira, “herriaren gehiengoa ordezkatzen duen ikurra” delako, “eta nahiz eta gure balkoian jartzeko debekua izan, jaietan presente egotea nahi dugu”. Duela bi urte festen hasiera ekitaldian ikurriña jartzeagatik Lakuntzako Udalak isuna jaso zuen.

Bestalde, Haizea elkarteko topa ekitaldian ez daudenak gogoan, Altsasuko auzipetuei eta senitartekoei omenaldia egin zitzaien. Gurasoek esker oneko hitzak izan zituzten. Plazako bazkarian 200dik gora bildu ziren eta goizeko ordu txikira arte luzatu zen parranda iritsi zen ondoren.

Deiak
Lakuntzako Udaletik sexu erasoen kontrako jarrera irmoa adierazi dute. Horregatik, “oso zorrotz eta gertutik jarraituko ditugu herrian gerta daitezkeen mota desberdinetako eraso guztiak”. Horri lotuta, badira urte batzuk Lakuntzako Erraldoien Konpartsak bere kalejira zabaltzeko beti emakumezko erraldoi bat jartzen duena, eta ez gizonezko bat beste konpartsek normalean egiten duten moduan. Horrela, emakumeei festetan bere lekua eman nahi diote konpartsakideek eta haien papera aldarrikatu.

Aldi berean, aniztasuna, berdintasuna, errespetua eta diskriminazioa eza aldarrikatu ditu, Sakanako Mankomunitateko Anitzartean Zerbitzuaren kanpainarekin bat eginez. Horregatik, haren pankarta udaletxean zintzilik dago.

Zaborrik onena sortzen ez dena dela jakitun dira udalean. Horregatik, festetan ahalik eta hondakin gutxien sortzeko eta herria ahalik eta txukunen izateko edalontzi berrerabilgarrien alde egin du atzera ere. Tabernek egunez kristalezko basotan zerbitzatuko dute eta gauerditik aurrera berrerabilgarrietan.

24 lakuntzar berri
Joan den urtean jaiotako umeei zapi bana jarri zieten joan den urtean. Eginkizun horretan herriko beste horrenbeste erakundetako ordezkariak izan ziren. Hona ttattarra jaso zuten umeen zerrenda: Aleix Montecelo Casillas, Anis Gelti Guerrouj, Imran Missaoui, Iris Imaz Katarain, Izaro Lazkano Mozo, Jon Garcia Agirre, Laida Razkin Ezker, Leire Maiza Goikoetxea, Luken Fernandez Sanchez, Mara Asurabarrena Katarain, Markel Areta Razkin, Nahia Urtasun Ruiz, Oier Ondarra Saralegi, Rayan Gelti Guerrouj, Haizea Lizarraga Vigo, Arhane Olano Gorriti, Jon Lopez de Sabando Alegria, Janire Otxoa Marin, Amets Garziandia Asurabarrena, Hodei Urtiaga Jimenez, Ilargi Salterain Barrera, Ane Odriozola Azaldegi, Amaia Otxoa eta Ilargi Igeltz Mondragon.


Kartel lehiaketako sarituak
1. Munia El Marhoum.
2. Aiora Larraza.
3. Laida Gartziandia.

28.400 euro
Aurrekontu hori dute Lakuntzako festek.


Egitaraua
Astelehena 28. Aittun-amiñen eguna
11:30 Kalderete lehiaketa.
12:00 Meza nagusia, parrokiak antolatua.
12:30 Bizikleta zinten jolasa Aldababide plazan (kaskoa derrigorrezkoa izango da).
13:00 Auzatea gurasoen eskutik.
13:00 Los Tenampa mariatxien ikuskizuna.
14:00 Kaldereteko plater bilketa eta sari banaketa.
14:30 Aittun-amiñen bazkaria plazan.  
16:00 Sokamuturra eta animaliak parkean.
17:00 Kadeteen mailako bizikleta proba.
17:00 Aittun-amiñendako dantzaldia Amets bikotearekin bazkariaren ondoren
20:00 Auzatea Lakuntzako Udalaren eskutik
19:30 Buruhandien irteera.  
20:00-22:00 Dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin.
21:30 Zezensuzkoa.
00:30-02:30 Dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin.

Asteartea 29. Haurren eguna
11:30 Diana Lakuntzako txistulariekin.
11:30-14:00 Puzgarriak plazan.
12:30 Erraldoi eta buruhandien konpartsaren irteera, Haizadi gaitariekin.
13:00 Auzatea Gure Nahiaren eskutik.
16:30-19:00 Puzgarriak plazan.
19:30 Buruhandien irteera.
20:00 Auzatea Lakuntzako Udalaren eskutik.
20:00-22:00 Dantzaldia Xaiborrekin.
21:30 Zezensuzkoa.
00:30-02:30 Dantzaldia Xaiborrekin.

Asteazkena 30. Euskararen eguna
12:00 Lakuntza Kantuz Kuxkuxtu musikariekin batera herrian barna.             
13:00 Auzatea Haizearen eskutik.
14:30 Euskararen aldeko kantu bazkaria Kuxkuxturekin.
15:00-18:00 Bazkariaren ondoren Haur jolasak.   
19:30 Buruhandien irteera.
20:00 Auzatea Lakuntzako Udalaren eskutik.

20:00-22:00 Dantzaldia Elebitan taldearekin. 

21:30 Zezensuzkoa.
00:30-02:30 Dantzaldia Elebitan taldearekin.

Osteguna 31. Gazte eguna
13:00 Auzatea Biltokiren eskutik.

13:00 Garabatosen kontzertua, plazan.
    
15:00 Bazkaria bertsolariekin eta Piropo lehiaketa
.
18:00 Txaranga herriko kaleetan zehar.

19:30 Buruhandien irteera. 

20:00-22:00 Kontzertua herriko plazan.

21:30 Zezensuzkoa.
23:30 Ezurte, Embajada eta Jotapunk taldeen kontzertuak, plazan.