Larunbatean, Lakuntzako festei hasiera eman baino lehen, Guardetxeko igoera herrikoia jokatu zen, Zabalarte klubak antolatutakoa. Antzinako apustuetan oinarrituta, Lakuntzako plazatik Guardetxera igotzea eta jaistea zen erronka. Luis Areta eta Alberto Martinez elkarrekin iritsi ziren helmugara, baina Luis Aretak zapatu zuen lehenago marraz, proba irabaziz. Emakumezkoetan Uxue Lazkano gailendu zen.