Gazteen egunekin gaur despedituko dituzte festak lakuntzarrek. Larunbatetik hasita, denetariko ekitaldiak izan dira, eta giroa primerakoa izan da. Atzoko ekaitzekin ere lakuntzarrak ez ziren kikildu eta plazako toldo azpian dantza egiten egin zioten aurre ekaitzari.
Gaur gazteen eguna da. Eguerdian Garabatos taldearen kontzertua izan da. Gazteak bazkarian bilduko dira, eta gaueko 23:30etik aurrera 3 talderen emanaldia hartuko du plazak: Ezurte, Embajada eta Jotapunk.