4.0 industria eta digitalizazioa mintegi batean aztergai

Guaixe 2017ko ira. 8a, 15:01

Lakuntzan Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatutako uda ikastaroa.

Zer eragin izanen du iraultza digitalak nire enpresarengan? Galdera horri erantzuten saiatuko dira Industria 4.0 eta digitalizazioa heldu den ostiralean, 9:00etatik aurrera, Lakuntzako kultur etxean eginen den jardunaldian.

Sakanako Garapen Agentziak antolatu du saioa, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Digitalizazioa eta 4.0 Industria eraldaketa da Sakana 2020 Plan Estrategikoaren garapenaren barruan Sakanako Garapen Agentziak duen gai garrantzitsuenetariko bat. Horretarako, ibarreko industrian digitalizazioari buruzko azterketa sakona egin eta gero beharrei erantzuna emateko antolatu dute hilaren 15eko mintegia.

Sakanako Garapen Agentziatik nabarmendu dutenez, mintegiak balioko duela negozio aukera berriak ezagutzeko, industria 4.0.ren abantailez jabetzeko eta digitalizazioa gure egunerokoan nola sartzen ari den ezagutzeko. Ibarreko enpresendako indarberritze bat emateko aukera bikaina dela uste dute agentzian.


Edukiez
Hara joaten direnek Nafarroako Gobernuko Ekonomikoa Garapen Departamentuak S3 Espezializazio Adimentsuaren Estrategia eta horrek digitalizazioan eta enpresengan izanen duen eragina ezagutzeko aukera izanen dute. Gainera, AINeko Nancy Tarjerianek martxan jarri duten 4.0 Clusterra aurkeztuko du eta, bide batez, enpresak errealitate digitalera nola moldatu diren azalduko du.

Bestetik, digitalizazio kasu arrakastatsuak ezagutzeko aukera izanen da NODO 4.0ren bitartez: Hirudik 3D inpresio eta eskaner teknologiak enpresei zer eskaintzen dien jakinaraziko du; Contec-eko ordezkaria BIM eraikuntza teknika berriak eta industrian erabili daitezkeen simulazio tresnen inguruan ariko da eta, azkenik, IAReko (Industrial Augmented Reality) eledunak areagotutako errealitatearen erabilerak azalduko ditu.

Sakanan 4.0 Industriaren adibideak ere izanen dira. Eta mintegia despeditzeko eraldaketa digitalaren hainbat arrakasta kasu aurkeztuko dira: Kunak-ekoek azalduko dute Markibar Innovacion-ekin batera nola eratu duten mantenu lanetarako tele-kontrol sistema bat; OuiPlay-k jokoak nola enpresaren egunerokora gehitzen diren azalduko du eta Gurpearendako egindako aplikazioa aurkeztuko du, proiektu aukera berriak identifikatzeko joko batekin.

Egitaraua
09:00 Harrera.
09:10 S3 Espezializazio Adimentsu Estrategia. Izaskun Goñi.
09:45 Cluster 4.0 AIN. Nancy Tarjerian.
10:15 NODO 4.0- 4.0 teknologia.
    Hirudi, 3D inpresioa.
    Contec, BIM eta simulazioa.
    IAR, Areagotutako errealitatea.
11:00 Atsedenaldia.
11:30 4.0 Industria Sakanan.
    Aldakin. Prestakuntza eta kooperazio beharra.
12:30 4.0 Eraldaketa industrian. Arrakasta kasuak
    Kunak eta Markibar Innovacion.
    OuiPlay eta Gurpea.

Oharrak
Mintegira joateko beharrezkoa da asistentzia konfirmatzea. Bestalde, bere enpresaren digitalizazio mailari buruzko aurre-diagnosia egin nahi dutenek, mintegian izena eman dezakete: mgaita@sakanagaratzen.com edo 948 117 344 telefonoan.