Lakuntzako Udalak liburutegian aritzeko langile bat kontratatu nahi du. Lakuntzako udal liburutegiko liburuzain izan nahi dutenek postu horretarako dela adieraziz Altsasuko enplegu bulegoan izena eman beharko dute. Eta, aldi berean, euren curriculuma Lakuntzako udaletxean aurkeztu beharko dute. Udaletik zehaztu dutenez, enplegu bulegoan lan hobekuntzan izena emanda daudenak ez dute aukerarik izanen, langabeendako deialdia baita. Heldu den ostegunera arteko epea dago.