Garikoitz Flores pilotuak (BRC B49) denboraldi bikaina podium bereziarekin borobildu du, izan ere Espainiako Mendi Txapelketako 2. Kategorian hirugarrena sailkatu da lakuntzarra, merezimendu osoz.
Aurten 8 igoerek puntuatzen zuten Espainaiko Mendi Txapelketarako: martxaoren 10eko Esteponako Peñas Igoerak, apirilaren 22ko Ubrique Benaucaz igoerak, maiatzaren 6ko Falperrako Nazioarteko Arranpak, maiatzaren 13ko Fitora Nazioarteko Igoerak, ekainaren 10eko Guia de Isora Igoerak, ekainaren 17ko Tamaimora Igoerak, uztailaren 15eko Pujada Alp 2.500 Igoerak, irailaren 22ko La Santara Igoerak eta irailaren 30eko Ornidora Igoerak. 2. Kategorian oso lehiatua egon da txapelketa eta, azkenean, Cesar Rodrigezek irabazi du (152 puntu), Jonathan Alvarez bigarrenarekin puntutara berdinduta (152 puntu). Garikoitz Floresek gertutik jarraitu die, hirugarrena izan baita (115 puntu).
Espainiako Txapelketan buru belarri murgilduta, aurten Nafarroakoa alde batera utzi du Floresek. Hala ere, laugarrena sailkatu da, monoplazen mailan. Denboraldia despeditzear dagoenean, hurrengoa, 2018koa buruan izango du pilotuak.