Lakuntzako Pertzako bazkideen eguna

Guaixe 2017ko azaroaren 14a

Larunbatean ospatu zen Lakuntzako Pertza elkarteko bazkideen eguna. Mikel Arregiren heriotzaren urteurrena zenez, lehenik eta behin lore eskaintza egin zitzaion Guarda Zibilak hildako elkarteko kide izandakoari. Ondoren Nafarroako Sokatira Txapelketa, aizkora apustua, auzatea, bazkaria eta musika eta dantzaldiaren txanda etorri zen.