Herri kantak abesten dituen Trasteando taldeak kontzertua eskainiko du gaur, 20:00etan, Lakuntzako kultur etxean. Taldeak garagartzaroaren 17an aurkeztu zuen joan den mendeko 40, 50 eta 60ko hamarkadan Altsasun entzutea ohikoak ziren kantuen hirugarren disko bilduma. Lakuntzan lan horretako kantuak abestuko dituzte. Horretarako, kantari beterano altsasuarren laguntza izanen dute. Baina diskoko kantuekin batera Trasteandoren kantagintzan ohikoak diren Espainiako kantuak, euskal doinuak, Karibekoak, Hego Amerikakoak eta bestelakoekin osatuko dute emanaldia.
Trasteandoko kideek “musikak funtzio soziala bete behar duela” sinesten dute. Horregatik, dagoeneko abenduaren 23an emanen duen gobernuz kanpoko erakunderen baten alde izaten den elkartasun kontzertua prestatzen ari da. Baita Aita Barandiaran eta Josefina Arregi klinikan emanen dituenak ere.
Lotura: https://guaixe.eus/altsasu/1497593837225-trasteandoren-hirugarren-diskoa-jendaurreraHYPERLINK