Mundua elkarrekin dastatuz

Guaixe 2017ko abe. 1a, 12:49
Lakuntzarrak munduko arrozak dastatzen. Argazkia: Txingurriye.

Txingurriye elkarteak Arroz Mundiala dastatzeko gonbidapena egin zien lakuntzarrei iganderako. “Munduko arrozen erara, hango eta hemengo zaporeak uztartuz” osatu zuten menua, arroza ardatz zuena. Bakoitzak bere erara prestatu eta, bitartean, elkarrengandik ikasteko aukera izan zen. Txingurriyekoak ikasturtea hasi dute “hango eta hemengo kulturak bistan jarriz”. Bide batez, ekimenarekin parte hartzea handitu eta lakuntzarren arteko integrazioa “indartzea” nahi zuten, “elkarren ondoan egon beharrean elkarrekin egon nahi dugu eta arrozak prestatzeak hori egiteko beta emanen digu”. Gonbidapena onartu zutenek majo bazkaldu zuten kultur etxean. Ondoren, herriko txikienak Txingukoloren elkarrekin jolastu eta kulturaniztasuna bizitzeko beta izan zuten.