Pilota topaketa Lakuntzan

Guaixe 2017ko abe. 19a, 12:30

Lakuntza, Olaztiko Sutegi eta Tuterako Eraso pilota taldeetako 30 pilotarik hartu zuten parte eta bukaeran domina jaso zuten Martija eta Zabaleta pilotarien eskuetatik

Lakuntzako Behar-Zana pilotalekuak pilota topaketa hartu zuen igandean. Lakuntza Pilota Taldeko, Olaztiko Sutegi klubeko eta Tuterako Eraso pilota taldeko pilotariak bildu ziren, 30 pilotari guztira. Klub ezberdinetako pilotarien artean bikoteak osatuz, hainbat pilota partida jokatu ziren eta neska-mutikoak gustura ibili ziren euren zaletasunaz gozatzen. Bukaeran, partaideek domina jaso zuten Aspeko Julen Martija eta Jose Javier Zabaletaren eskutik.