Gaur hasi eta igandea bitartean San Saastin festak ospatuko dituzte Lakuntzan. San Sebastian eguna bihar da eta larunbat eguerdian asko izanen dira Aldaban dagoen ermitara erromerian joanen diren lakuntzarrak. Eta arratsaldean, atzera ere, alkate-dantza dantzatuko dute gazteek. Baina aurretik, gaur, piperropilik onenak norenak diren jakinen da eta gauerdian danbor hotsez beteko da plaza, Lakuntzako Pertza elkartearen 28. danborradan. Ohi bezala herritar bat omentzeko baliatuko dute momentu hori; aurten Jokin Alegria margolaria hain zuzen ere. Festa egitaraua abiatu aurretik, hala ere, San Saastin musika eskolako ikasleek festak iragartzeko kalejira egin zuten atzo. Eta ondoren kontzertua eskaini zuten kultur etxean.
Egitaraua
Ostirala 19, San Saastin Bezpera
18:30 Piperropilak udaletxean utzi.
19:00 Txupinazoa. Ondoren, txokolate-jana, gurasoek eskainita.
19:15 Piper opil txapelketa.
19:30 Buruhandiak.
20:00 Auzatea
20:00 Dantzaldia Elebitan-ekin, plazan.
21:00 Zezensuzkoa
24:00 Danborrada plazan
01:00 Dantzaldia Elebitan-ekin, plazan.
Larunbata 20, San Saastin
07:00 Aurora
11:00 Erromeria San Saastin ermitara.
12:00 Meza ermitan.
13:00 Auzatea, Lakuntzako Pertza elkarteak eskainia.
17:00 Sakanako Pilota Txapelketako finalak.
18:15 Danborrada txikia plazan.
18:30 Elai Alai dantza taldea plazan.
19:00 Alkate dantza.
19:30 Buruhandiak.
20:00 Dantzaldia Oharkabe taldearekin.
20:00 Auzatea.
21:00 Zezensuzkoa.
24:00 Dantzaldia Oharkabe taldearekin.
Igandea 21
11:00 Puzgarriak pilotalekuan.
12:30 Erraldoi eta buruhandien irteera.
13:00 Auzatea.
13:30 Aizkolariak, plazan.
16:30 Puzgarriak pilotalekuan.
19:00 Amets Bide dantza taldea eta Oroith abesbatzaren ikuskizuna plazan.
19:30 Buruhandiak.
20:00 Auzatea.
20:30 Zezensuzkoa.