1. Taldea noiz eta nola sortu zen?
Taldea ezagutzen den bezala, orain dela oso gutxi, 6 hilabete asko jota. Sormen prozesua lehenago hasi zen. Abestiek taldeak baino denbora gehiago daukate. Aldrebes joan gara.
2. Zer musika mota jotzen duzue?
Etiketak jarri behar badira, elektroniko dantzagarria, baina etiketa jartzea zaila da. Oinarria elektronikoa da eta hor pixka bat ateratzen ditu estilo batzuk, popa agertzen da. Eta beti dantzagarritasun klabea.
3. Pertsona askok entzuten dute musika estilo hori?
Mundu mailan elektronikoa nahiko hedatuta dago, hemen jendeari sortzen zaizkio galderak, zer egiten duzue, eta abar. Egia da Euskal Herrian azkenaldian asko zabaldu dela, geroz eta gehiago. Elektronikoa bere bidea badabil egiten. Gero eta ohikoagoa da.
4. Nolako esperientzia izan da diskoa grabatzea?
Azkenean, Iñakik Shotek estudioan lan egiten du, berea da eta hor egiten ditugu entseguak, hor egiten ditugu grabazioak eta guztia. Beraz, grabazioari dagokionez, ez garenez talde bat ateratzen garenak, bilatzen duguna estudio bat da, eta abar. Estudioa gure etxea da, gainera, ez geneukanez intentziorik diskoa ateratzeko prozesu lasaia izan da. Pribilegiatuak gara.
5. Asko kostatu zitzaizuen grabaketa?
Kostatzen da sormen prozesua bezala, baina suerte hori daukagunez, guk daukagula estudioa gure eskura ez dugu eduki presiorik, denboraren presio hori.
6. Emaitzarekin pozik gelditu zarete?
Bai, baina beti hurrengo sormen prozesuan pentsatzen. Pozik bai, baina ez guztiz ase.
7. Zergatik 6 kantako diskoa bakarrik?
Zuzenerako sorpresa moduan beste batzuk uztea eta diskoa borobiltzeko 6 kantu horiek, modu inkontziente batean egin genuen. Ez genuen pentsatuta zabalduko zenik. Hobe da dosifikatzea.
8. Zein entzulerengana ailegatu nahi duzue?
Gustuko duen entzulearengana eta dibertitu nahi den entzulearengana, kontzertutara dantza egiteko gogoarekin datorrenarengana. Mundu guztiarengana eta aurreiritziak ere apurtu nahiko genituzke.
9. Zein da taldearen helmuga?
Hasi, hasi da proiektu bat eta non bukatuko den auskalo. Beti ametsak ametsak dira, baina horrela jarraitzen badugu, abestiak sortzen eta kontzertuetan gure lekua lantzen, nahikoa dugu.
10. Nola konpontzen zarete entseatzeko sakabanaturik bizi bazarete?
Shot-en, Arrasaten elkartzen gara eta gaur egungo teknologiei esker etxean landu eta bidali ditzakegu gauzak.
11. Zein da Anita Parkerrek bizi duen esperientziarik nabarmenena?
Dena izan da nahiko sorpresa, oso azkar joan da dena eta nahikoa bereziaa izan da dena. Aurrera begira adibidez Tximeletarekin batera presoen aldeko manian jotzea.