Lakuntzarrek eguraldi kaxkarrari aurpegi ona jarri zioten eta inauteri giro politaz gozatu zuten larunbatean. Koadrilen arteko bazkaria eta gero, kultur etxean dantzaldi bikainaz gozatzeko aukera egon zen eta parranda ordu txikiak arte luzatu zen.
Bihar, astearte inauterietan, zatamarroak aterako dira kalera, makilak eskuan. Eskapo egitea, ez dago besterik. Txikienak ere mozorrotuko dira, eta festatxoa izanen dute plazan edo kultur etxean, eguraldiak laguntzen ez bau.