Zatamarroak Lakuntzako kaleetan

Guaixe 2018ko otsailaren 14a

Astearte ihotean zatamarroek Lakuntzako kaleak hartu zituzten. Makila eskuan, aurpegia estalita eta txanoa buruan, "Zatamarro begigorri, urtien behin etorri…" kantatzen zietenen atzetik ateratzen ziren korrikan. Txokolate-jana eta txikienendako festatxoa ere izan ziren.