Galdeano-Ganuza ibilbidea antolatu du Zabalartek

Guaixe 2018ko ots. 21a, 12:11

Larunbatean, goizeko 7:30ean aterako da autobusa, Lakuntzatik

Lakuntzako Zabalarte Mendi Taldeak irteera antolatu du larunbaterako. Lizarraldera joko dute, Galdeanon hasi eta Ganuzan despedituko den ibilbidea egiteko. Bukatzeko, guztiak bazkaltzera geldituko dira Azedoko kanpinean. Autobusa goizeko 7:30ean aterako da Lakuntzatik. Izena ematea zabalik dago, otsailaren 22ra arte, Lakuntzako Sorgiñak tabernan.