Nisune, edo Josune Velez de Mendizabal aktorea Gertruren larruan sartuko da. Pertsonaia hori dantzari edo nazioarteko kantari izan nahi zuen, kantariek eta abeslariek bidaiatu egin ohi dutelako. Kanpotik bueltatzen zen bizilaguna bezala… Baina bera, urrunen herrira joan da. Gertru denbora gehiegi egon da zain eta, azkenik, bai, bere burutik haratago doan bidaia eginen du oraingoan.
Nisunek berak sortutako obra martxoan mustu zuen. Gertru beti egon den tokia utzi eta ateratzea, bidaiatzeko erabakia hartzera zerk bultzatuko duen jakin nahi duenak Lakuntzako kultur etxetik pasa beharko du. Bide batez, orain arteko egurrezko aulkien ordez, plastikozkoak mustutzeko aukera izanen du.