Axen Escaladak, Arantzazu Maizek eta Maider Ibargurenek osatzen dute Azpeitiko rakugo taldea. Yoshida Hiromi japoniar euskaldunaren esanetara jarri eta bera aurkezle dela, Asiako herrialdeko ahozko ipuin tradizionalak kontatuko dituzte, euskaraz. Eszena tokian japoniar erara eseriko dira, lurrean, aztalen gainean. Kimonoa jantzita, abanikoa eta zapia izanen dituzte aldean. Abanikoak erabilera ugari izanen du kontakizunean. Rakugolariak bakarka aritzen dira. Bakoitzak egiten du narrazioa eta pertsonai batetik bestera pasako da.
Hirukotea hasi aurretik Hiromik rakugoaren inguruko azalpenak emanen ditu. Antza, kontakizun mota hori duela 400 bat urte sortu zen. Geroztik ahoz aho transmititu da eta kontalari profesionalak dira haiek ematen dituztenak. Rakugoek bi ezaugarri dituzten. Bat da, normalean helduei zuzendutako ipuin kontakizuna dela; bestea, berriz, barre pixka bat, edo asko, eragin nahi duela. Ongi pasatzeko egiten da.