Mundiñanok bere margoak Lakuntzan ikusgai jarri ditu

Guaixe

Alvaro Mundiñano margolari etxarriarrak pintura erakusketa mustuko du gaur Lakuntzako kultur etxean. Barne barnetik izenburua jarri dio erakusketari. Hura bisitatu nahi duenak gaurtik, martxoaren 11ra arte du aukera, 17:00etatik 20:00etara. Gaur, 19:00etan, mustuko dute erakusketa eta auzatea izanen da.