Zabalarte klubak ekainaren 10erako antolatu du Lakuntza-Aralar Mendi Lasterketa. Korrikalariek bi aukera izango dituzte: Aralarko paraje zoragarrietan barna ohiko proba (25 km, 1.200 m desnibel +) osatzea, edo proba laburra (13 km-koa, 640 m desnibel +) egitea. Izena ematea zabalik dago www.herrikrosa.eus web gunean, ekainaren 8ra arte. Federatutakoek 16 euro eta federatu gabekoek 20 euro ordaindu beharko dituzte.