Lan istripuan larri zauritua

Guaixe 2018ko mar. 15a, 11:13
Helikopteroa lantegi kanpoko aldean. Argazkia: Foruzaingoa.

Lakuntza 30 urteko gizonezko bat larri zauritu da gaur, 8:18an, Sakanako kooperatiban lan istripua izan ondoren. Antza metalezko plataforma baten erorketak eragin du ezbeharra. Enpresara suhiltzaileak, anbulantzia eta osasun zerbitzuak gerturatu dira. Istripuaren larritasuna ikusita lakuntzarra larri zaurituta helikopteroz Nafarroako Ospitale Gunera eraman dute. Helikopteroa lur ahal izateko Foruzaingoak Lakuntza eta Arbizu arteko errepidea moztu du.