Rock dosi bikoitza larunbat arratsaldea despeditzeko

Guaixe 2018ko martxoaren 23a

Lakuntzako kultur etxeak bihar, 18:30etik aurrera, rock jaialdia hartuko du. Eszena-tokira igotzen lehenak Garabatos taldekoak izanen dira. Mikel Manero (bateria), Gaizka Ocaña (gitarra) eta Iñaki Gasko (gitarra), Irati Lasa (ahotsa) eta Asier Palomino (baxua) oroitzapen ederra utzi dien oholtzara bueltatuko dira; han irabazi baitzuten joan den urtean Sakanako Pop-Rock Lehiaketa. 40 ordurako grabazio eskuratu zituzten eta pixkanaka egiten ari dira Altsasuko Estudios Del Reynon, Ricardo Aretarekin. Boskoteak orain arte grabatu dituen kantak joko ditu eta kolaborazio bat izanen dutela ere aurreratu digute.

Sakandarren ondoren Iruñerriko El Desvan taldeak 2012tik egiten duen bere rock sendo eta melodikoa eskainiko du. Gabriel Gainza (ahotsa eta gitarra), Dani Cifuentes (Baxua), Juanra Alduan (bateria) eta Daniel Calazans (gitarra). Lakuntzara azaroaren 10ean argitaratu zuten La taberna del infierno diskoa aurkeztera etorriko dira.